Gizarte eta Giza zientziak

Minbizia, orain dela gutxirarte, gaixotasun sendaezintzat hartua izan da. Egun, sendatu egiten da edo gaixotasun kroniko modura bizi. Ingurugiro sozialak, kulturalak eta sikologikoak gaixoarengan eta bere osatzeko gaitasunean duen eragina ikusita, eta nahiz eta orainarte minbiziaren aurkako ikerketaren ardatza tratamendu berrien aurkikuntza izan arren, alderdi hauek onartuak eta kontutan hartuak izan behar dira eguneko tratamenduen osatzeko gaitasuna areagotzeko.

La création de liens de collaboration effectifs entre les chercheurs et les équipes bordelaises souhaitant s’engager dans la recherche en cancérologie

Horretarako, BRIOk minbiziaren inguruan gizarte eta giza zientzia arloetan ikerketa bultzatu nahi du. Horretarako, Bordeleko Unibertsitatean garatutako sikologia, gizarte eta antropologia sailetako espezializazioak SIRICaren inguruan federatu nahi ditu. Integrazio hau, zainketa eta sendaketa arloetan esparru koordenatu bat eta sendakuntza zerbitzuetara sarrera hobe bat bultzatzeko modua da.

Gizarte eta giza zientzia plataformaren helburuak ondorengoak dira:

  • Plataforman parte hartzen duten ikertzaile guztiak elkar-ezagutzea;
  • Ikertzaile eta minbiziaren aurkako ikerketan konpromezua hartu nahi duten Bordeleko ikertzaile taldeen arteko kolaborazioak bultzatzea;
  • Ikerketa lanak bai ikertzaile, bai erizain eta publikoaren artean hedatzea;
  • Ezagutza eta baliabideak hedatzea;
  • SIRIC BRIOren barne eta gizarte eta giza zientzia arloetan garatzen diren ikerketa lanak nabarmentzea.

SIRIC BRIOk gizarte eta giza zientziak bultzatu nahi ditu ikerketa programetan alde klinikoa indartzeko. Horretarako, minbiziaren arloaren barne gizarte eta giza zientzietako proiektuak proposatuko dituen lan talde bat eratu du.