Osasun jarraipen eta interbentzioak

Medikuntzan eta minbiziari dagokionez garapen nabarmenak izan diren arren, gaixotasunaren aurrean ezberdintasun nabarmenak existitzen dira biztanleen artean. Baldintza ekonomiko, geografiko, ingurugiro, elikadura edo hainbat ezaugarri indibidualek tratamenduarekiko, eta, epe luzean, pronostikoarekiko ezbardintasunak eragin ditzakete. Hala ere, azterketa gutxik dokumentatu dituzte ezberdintasun hauek.

BRIOren helburua, ikerketa epidemiologiko translazionalerako ardatz bat garatzea da, ikerketa kliniko zein biztanlerian egindako ikerketaz osatzen dena, eta bai gaixoak indibidualki eta gizartea kolektiboki kontutan izango dituena. Horrez gain, minbiziak sahiestu, diagnostikatu eta tratatzeko eskuragarri dauden baliabideak erabiltzeko modurik hoberena identifikatzen saiatuko da.

outcome_research, foule

Lehentasunezko helburuak ondokoak dira:

  • Kalitate irizpideak definitzea eta irizpide hauek gaixoen ezaugarrien baina baita zainketaren, tratamenduaren eta baita emaitzen arabera analizatuak izango dira. Irizpideen garapen eta aplikazioari esker,
    • gaixoen tratamenduan desbardintasunak murrizteko ekintzak proposatuko dira;
    • ekintza hauen eragina edo inpaktua neurtuko da.
  • Minbizia duten gaixoen zaintza tratamenduaren osteko gertaerak ezagutzeko eta kontrolatzeko (gaixoaren garapena, minbiziaren ber-agerpena, autonomia galera, heriotza, bigarren minbizi baten garapena, toxikotasuna, etb).

SIRIC BRIOk ikerketa programa honetan parte hartuko du eta, batez ere, erronka hauen inguruan egituratuko diren epidemiologia eta osasun publiko ikerketa unitateen sorrera bultzatuko du.

SIRIC BRIOk ondoko azpiegitura hauek ditu eskuragarri dagoeneko:

Beste estruktura hauek ere parte hartuko dute: