Diana terapeutiko berriak

Minbiziaren aurkako ikerketa, medikuntza molekularraren aroan sartu da: botikak minbiziaren aberrazio molekularretara espezifikoki zuzentzea da medikuntza arlo honen helburuetariko bat.   Saiakuntza kliniko goiztiarretan, ikerketa traslazionala burutzea funtsezkoa da botika berriak garatu ahal izateko. Era berean, saiakuntza kliniko berriztatzaileak martxan jartzea edo prozesu biologiko berriak barrioztatzea kalitate haundiko ikerketa klinikoa ziurtatzen dute.  Programa hau, Bordeleko Unibertsitate Ospitalean eta Bergonié Institutuan aurrera eramango diren eta INCak labelizaturtako bi fase 1 saikuntza klinikoen inguruan burutuko dira. Beraien bidez, Akitanian eta Hegomendebalde Haundiko eskualde bazkideetan minbizia duten gaixoek eta medikuek, erakunde akademiko eta industrialak balioztatutako terapia molekular zuzendu berri eta oparoak erabiltzeko aukera izango dute.

Les programmes soutenus par le SIRIC BRIO contribueront à découvrir de nouveaux traitements originaux. De plus, BRIO souhaite développer à travers ce programme d’autres projets basés sur de nouveaux mécanismes d’action, la compréhension de mécanisme de résistance aux médicaments utilisés en clinique ou de nouvelles améliorations techniques.

Horrez gain,  BRIO akzio mekanismo berriei, botikekiko erresistentzia mekanismoen ulermenari, edo berrikuntza teknikoei buruzko proiektuak garatu nahi ditu.

Kolaborazio honetan disciplina anitzeko ikerketa taldeak eta medikuak batuko dira Antoine Italiano Doktorearen (Bergonié Institutua) zuzendaritzapean botika barriak garatzeko helburu nagusiarekin. Ondorengo erakundeek hartuko dute parte programa honetan:

BRIO programa hiru ardatzen inguruan bideratzen da:

  • Saiakuntza kliniko bai akademiko eta industrialen bultzatzea;
  • Markatzaile biologiko prediktiboak eta terapia klinikoekiko erresistentziaren mekanismoak identifikatzeko helburuarekin ikerketa traslazionala burutzea; eta
  • Tratamenduarekiko tumoreek duten erantzuna balioztatzeko irudi tresnak garatzea.