Gibeleko minbizia

Gibeleko minbizia tumore primario bezela edo metastasi bezela garatu daiteke. Azken hau jatorrizko organo batetik zelula tumoralak gorputzeko beste organo batzuetara zabaltzen direnean sortzen da, eta askoz ere arruntagoa da. Kasu biek bizi-pronostikoa mugatua dute, eta terapia erasokorra ezinbestekoa da. Urtero, kartzinoma hepatozelularra (HCC siglak ingelesez) milioi erdi pertsonei diagnostikatzen zaie. Azken 20 urteetan munduko intzidentzia tasa hirukoiztu da, 5 urtetara biziraupena %12tik behera dagoelarik. HCCa garatzeko arrisku garrantzitsuenak gibeleko infekzio biralak, alkoholari lotutako gibeleko gaixotasunak eta esteatohepatitis ez alkoholikoa dira.

Le programme de recherche BRIO, se concentre sur le CHC mais certains aspects des métastases hépatiques seront aussi étudiés. Le programme est partagé sur plusieurs sites :

BRIOren ikerkuntza programa J. Rosenbaum (Inserm/Bordeleko Unibetsitatea)-ek zuzendua, HCCetan kontzentratuko da vaina gibeleko metastasien hainbat aspektu ere ikasiko dira. Programa hainbat tokitan bananduta dago:

BRIOren helburuak proiektu honen testuinguruan ondorengoak dira:

  • Gibeleko minbizia sortzen deneko mekanismoaren karakterizazioa eta tratamendu espezifiko berrien identifikazioa;
  • Sorafenib-en eraginkortasuna hobetzea, oraingoz hepatokartzinoma tratatzeko onartutako botika bakarra;
  • Terapia berritzaileen ikerketa eta saiakuntza klinikoen abiaraztea;
  • Ikerketa epidemiologiko eta biologiko baten bidez hepatokartzinoma HCC ez-fibrosoen karakterizazioa;
  • Praktika medikalen analisia eta hepatokartzinomari elkartua dauden arrisku faktoreen ulermena;
  • Gibeleko minbiziarentzako tratamendu loko-regionalen hobetzea.