Sarkoma

Sarkomak gorputzeko edozein muskulu-ehun, ehun konektibo, edo hezurretan ager daitezken tumore gaiztoak dira. Sarkoma minbizi mota ezohikoa da- diagnostikoen %1-baina edozein persona eta adinetan ager daiteke.

Les objectifs du programme sarcome dans le cadre du SIRIC BRIO sont de Construire un modèle de référence ;     Evaluer les pratiques médicales  Améliorer les connaissances, Développer et transférer à la clinique ,Promouvoir l’innovation clinique, Améliorer le succès et la qualité des traitements locorégionaux.
 ©Inserm/ Patrick Delapierre

BRIO ikerketa programa, Bergonié Institutuko egitura eta konpetentzietan eta konkretuki JM Coindre irakaslearen eta BN Bui doktorearen taldeetan sostengatzen da eta ondorengo egitura eta ekintzak aurkezten ditu::

  • Gaixoen jarraipen egokiarekin loturiko alde guztiak (irudi edo imajinak, kirurgia, patobiologia, erradiologia eta onkologia medikua) kontutan hartzen dituen plataforma tekniko bat (Bergonié Institutuko Sarcoma taldea);
  • Inserm VINCO U916 unitatearen barnean sarkomen biologiari buruz aritzen den ikerketa taldea;
  • Sarkomen tratamendu eta azterketa orokorra ahalbideratuko duten Bordelen sortutako eta nazio mailan eta maila europearrean garatutako datu-baseak (12.000 gaixoen datuak eta 5.500 tumore izoztu analizatzeko erabilgarriak); etaIkerketa klinikoarekiko konpromezu sendoa (24 saiakuntza kliniko martxan 2013an).

BRIOren testuinguruan Sarkoma programaren helburuak hurrengoak dira:

  • Gaixoen jarraipen fasea eta ikerketa fasearen artean datuen transferentzia erreztuko duen datu-base estandarizatu bat eraikitzea;
  • Kalitate irizpideen bidez medikuntza praktiken (diagnostiko eta tratamendua) azterketa  eta Sarkomen sare frantzesaren bidez hobekuntzarako ekintzak proposatzea;
  • Sarkomen biologíari buruzko ezagutza hobetzea;
  • Diagnostikoa eta bizi pronostikoa hobetzeko, eta tresta terapeutiko berrien identifikazioa errazteko, sarkomen biologíari buruzko ezagutzaren garapena alde batetik eta fase klinikora transferentzia bestetik hobetzea;
  • Berrikuntza klinikoen sustapena eta tresta terapeutiko barriak aztertu ahal izateko irizpide egokiak sustatzea; eta
  • Tratamendu loko-regionalen kalitate eta emaitzak hobetzea.