Bularreko minbizia

Bularreko minbizia emakumeen artean arruntena da. Diagnostikatutako minbizien %ko 20a errepresentatzen du eta mundu mailan minbiziari lotutako heriotzen %15a. Azken urteetan bizi pronostikoak asko hobetu arren, oraindik bularreko minbizi batzuek (metastatiko hirukoitz negatiboa) 5 urtetara %45eko berrerortze tasa batekin bizi pronostiko kaskarra dute.  BRIOk minbizi mota hau izanik tratamendu neolagungarria onartzen duten gaixoei emango die lehentasuna, beraien biziraupena konpondu gabeko arazoa bait da. Geroago, BRIOk limusina eta akitanian bizi diren pertsonek protokolo neolagungarri honetaz onuratu ahal izateko eskualde sare bat garatuko du.

breast_cancer

Ikerketa programa hau Prof Hervé Bonnefoi-k zuzenduko du eta bularreko minbiziaren tratamenduan Bordeleko Institutu eta ikerketa unitate ezberdinen esperientziak batuko ditu:

Programa honek, terapia barriak topatzeaz gain, gaixoaren eta gaixoarekiko arretan ere du ardatza. BRIOren helburu nagusiak hauek dira:

  • Limusina eta Akitanian tratamendu neolagungarriaz onuratu daitezken gaixoentzat klinika neolagungarriak zabaltzea;
  • Minbizi ezberdinak espezifikoki tratatzeko botiken identifikazioa, azterketa genomiko prediktibo berrien garapena, eta terapia neolagungarria behar duten pertsonak identifikatu ahal izateko gaixoen estratifikazioa;
  • Interbentzio lehentasunak ezartzeko eta bularreko minbizia duten gaixoekin erabilitako tekniken eraginkortasuna ikertzeko, tratamendu neolagungarriekin tratatutako gaixoen desoreka sikologikoen maiztasun eta larritasuna aztertzea.