Programak

BRIOren ikerketa integratuko proiektuen asmoa, oinarrizko ikerketa, ikerketa klinikoa eta gizarte eta giza zientzien ikerketa, epidemiologia eta osasun publikoa elkarbatzea eta antolatzea da. Azken finean ikerketa honi esker lorturiko garapenak, azterketa diagnostiko, botika, giza ekintza edo osasun publikoaren bidez (prebentzio eta diagnostikoa) gaixoei heltzea du SIRIC BRIOk helburu nagusitzat.

SIRIC BRIOk sei ikerketa programa aukeratu ditu: lau tumore espezifikoetan oinarrituak (Bularra, Sarkoma, Gibela eta Leuzemia mieloidea), eta minbizi mota bakoitzarentzat espezifikoa den tratamendu berrien garapena eta minbizia duten helduen tratamendua  barne hartuko dituen bi gai transbertsal.